Egiako plazak Santa Ageda bezperako koplez bete dituzte
“Santa Ageda bezpera degu / Euskal Herriko eguna, / etxe guztiak kantuz pozteko / aukeratu deguna”. Egiako kale eta plazak ere kantuz poztu dituzte gaur goizean. Aitor Ikastolako haurrek Plaza Haundin, Plaza Berrin, Konkorreneako ikastolan eta Tabakalera aurrean kantatu dute. Kalean zebiltzan herritarrak beraiengana hurbildu dira koplak entzutera.
Maria Reina eskolako haurrak ere talde txikietan aritu dira auzoan zehar kantuan. Talde txikiak izan arren, trikiti doinu, kalejira eta irrintziekin aritu dira auzoan barrena oles egiten.
Hona hemen, Egiako Santa Ageda bezperako irudi bilduma: