Metroaren aurkako koplak kantatu dituzte
Santa Agedaren bertsoak egokitu, eta metroaren aurkako protesta kantuaren bidez eta kalejiran egin dute gaur Erdialdeko kaleetan.

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, hainbat lagun elkartu dira metroaren aurka protesta egitera. Metroa egiteko zulatu dituzten guneetan zehar kalejira egin dute, eta Santa Agedaren bestelako bertsoak kantatu dituzte. Izan ere, azpiegitura honen aurkako letrak egin dituzte. Protesta honekin, Satorralaiak bat egin du Zaldibarko hondamendiaren bigarren urtemugaren harira egin diren mobilizazioekin. “Donostiako metroa bezalako makro proiektu kaltegarrien eraikuntza geldiarazi behar dela aldarrikatzen dugu”.
Londres hotelaren aurrean dauden zulaketa lanen aurrean hasi da protesta, eta ondoren, Urbieta kalea, San Martin merkatua eta Larramendi kalean zehar ibili dira jendeari parte hartzera animatuz.
Santa Agedaren bertso berriak:
Zorion hiri hontako denoi
oles egitera gatoz
gure hirian gertatzen denaz
zuei kantatzeko asmoz.
Donostia zulatu digute
azpian metroa egiteko
behargabekoa den proiektua
horrela inposatzeko.
Donostiako metroak ere
gainkostu itzela dakar
porlan-enpresak gustura daude
gu berriz, ikaratuta!
Denon sosak horrela xahutu
zuloak ta desmasiak
Santa Maitea salatu zazu politikarien jarrera.