Bera Berak garaipen garrantzitsua eskuratu du
Bera Berak etxean jokatu zuen Rocasa Gran Canariaren aurka. (Argazkia: Giovanni Batista) Bi hilabeteren baino gehiagoren ondoren, Bera Berak etxean jokatu du berriz asteburuan, Rocasa Gran Canariaren aurka. Neurketa garrantzitsua zen, donostiarrak ligako lehenengo sailkatuak baitziren donostiarrak, eta bigarrenak kanariarrak. Imanol Alvarezen taldeak, aldiz, partida ona jokatu zuen, eta 33-20 irabazi zuen, bere lidergoa sendotuz.
Futbolean, bai neskek eta bai mutilek berdinketak eskuratu dituzte asteburuan. Neskek Atletico Madrilen aurka jokatu zuten Zubietan, eta ligako bigarren postuan jarraitzen dute. Mutilek, aldiz, kopako penak kitatu nahi zituzten Valentziaren etxean, baina hutsean berdindu zuten. Orain, ligako zazpigarrenak dira txuri-urdinak.
Azkenik, izotz hockeyan, asteburu bikaina izan da Txuri Urdineko mutilentzat zein neskentzat, biek garaipenak eskuratu baitituzte. Mutilek 5-3 irabazi zioten etxean Kosner Club Hielo Huarteri (1-0, 2-0 eta 2-3), eta ligako seigarren postuan jarraitzen dute. Neskek, aldiz, 1-2 irabazi zioten Quimeras Valdemorori, etxetik kanpo (1-0, 0-1, 0-0, 0-0 eta 0-1). Ligako bigarren postuan daude orain donostiarrak.
EMAITZAK
Futbola
Emakumezkoen lehen maila, 21. jardunaldia
- Reala 2 – Atletico Madril 2
Gizonezkoen lehen maila, 23. jardunaldia
- Valentzia 0 – Reala 0
Eskubaloia
Emakumezkoen ohorezko maila, 13. jardunaldia
- Bera Bera 33 – Rocasa Gran Canaria 20
Izotz hockeya
Gizonezkoen lehen maila, 19. jardunaldia
- Txuri Urdin 5 – Kosner Club Hielo Huarte 3
Emakumezkoen lehen maila, 14. jardunaldia
- Quimeras Valdemoro 1 – Txuri Urdin 2

