Ehizaren aurka mobilizatu dira Donostian
Aurreko urte bateko protestako irudia. Rafael Fernandez No A La Caza (NAC) plataformak mobilizazioak antolatu zituen igandean Espainiako Estatuko 40 hiri ingurutan, tartean Donostian. Hain zuzen ere, hainbat herritar Alderdi Ederren elkarretaratu ziren eguerdian, eta besteak beste, ehizan galgoak erabiltzearen aurkako pankartak jarri zituzten ikusgai
NAC plataformakoek adierazi dute ehiza “aberrazio anakronikoa” dela, eta mobilizazioen bidez, estatuan animalien babeserako lege bat sustatu nahi dutela. Era berean, “ehizaren aurkako lobbyari” aurre egin nahi diotela nabarmendu dute.

