Txomiñeneko Ibai parkea eta Lugañene pasealekua lotuko dituzte
Donostiako Udalak Txomineko Ibai parketik datorren bide berriari jarraipena emango dio. Partaidetzako Aurrekontuetan aurkezturiko proiektua garatzea onartu dute Tokiko Gobernu Batzordean. Horrela, Ibai parkea eta Lugañene pasealekua lotuko dituzte. 188.581 euroko aurrekontua zehaztu dute.
Bi metro eta erdiko zabalerako bi bidek osatuko dute lotura, oinezkoentzat eta bizikletentzat. Hormigoizko oinarri baten gainean asfaltozko zoladura bat jarriko dute. Eremua zabalera aldakorreko bide batetik igarotzen da. Haren muturretako bat Lugañene inguruan dago –zehazki, 27 Industrialdera sartzeko biribilgunea eta Martutene pasealekua lotzen dituen lotunearen adarraren espaloia–, eta beste muturra Urumea ibaira isurtzen den erreka bat gurutzatzen duen pasabidearen estribuan dago.
Ibilbidean zehar, zabalgunea igarotzen da, eta bertatik sartzen da Donostia Arraun Lagunakek instalazioetara. Era berean, baso txiki bat dago, eta, bertan, tamaina handiko eta nolabaiteko ingurumen balioa duten zuhaitz batzuk daude.