Askatasun politikoen alde mobilizazioa egingo dute bihar Ibaetako campusean
Joan den ikasturtean Zorroaga aretoa okupatu ostean, hainbat ikasleri 20.000 euroko isunak jarri zizkieten. Isunei aurre egiteko, eta EHUri bere erantzukizuna eskatzeko, mobilizazioak antolatu dituzte Ikasle Abertzaleak eta Unibertsitateko Indar Batasuna eragileek.
EHUri, isunen kargu egitea eskatu diote, “erantzule zuzena” dela uste dute eta. Bestetik, poliziari campusera sarrera berriro ere debekatzeko galdegingo diote errektoretza eta errektoretza ordeari. Joan den lau hilabetean ehunka sinadura bildu zituztela adierazi dute, eta datozen hilabeteetan ere, lanean jarraituko dutela. Finantzaketa kolektibo kanpaina bat jarri dute martxan, 20.000 euroak lortzeko.
“Lan politikoa egiteko eta antolatzeko behar-beharrezkoa den espazio bat lortzearen alde borrokatu zuen UIBk”, horretarako, Zorroaga aretoan sartuta. Horren aurrean, “EHUk Ertzaintza campusera bidali” eta ikasleak indarrez kanporatu zituen. Ikasleen diotenez, “EHUk baimendutako egoera errepresibo horren ondorio zuzenak” dira egun bizitzen ari diren egoera.
Mobilizazioa otsailaren 10ean izango da, 12:00etan campusean zehar.
Hurrengo ostegunerako, otsailaren 10erako, deitu dute mobilizazioa @IAbertzaleak|ek eta @UIBnazionala|k aulariopetik 12:00etan.
— Ibaeta Martxan! (@ibaetamartxan) February 1, 2022
?️"Beraz, azken urteotan UPV/EHUren bere babes zein onarpenarekin aurrera eramandako eraso bortitzenetako baten aurreran egongo ginateke" pic.twitter.com/BGtE2Dl8bF