Sorozabal, Castro eta Garbizuren piezak joko ditu Donostiako Udalaren txistulari taldeak
(Argazkia: Pablo Axpe) Igandean, hilaren 13an, Donostiako Udalaren txistulari taldeak ohiko ganbera musika kontzertua emango du Santa Maria Basilikan, 12:30etik aurrera. Euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko programa eskaintzen dute, eta oraingoan ondorengo piezak joko dituzte: Sagar dantza (Pablo Sorozabal), Kanta eta dantza (Rafael Castro), Belkoain (Jose Maria Gonzalez Bastida), Baztan (Tomas Garbizu) eta II Rapsodia (Luis Urteaga).

