Donostia Kirolak Urrezko Kirol Txartela eman die 2021ko kirolari esanguratsuenei
Donostiako Udalak, Donostia Kirolaren bidez, Urrezko Kirol Txartela eman die iaz gehien nabarmendu ziren hiriko kirolariei. Bigarren urtez jarraian, COVID 19-ak ezarritako murrizketek udaletxeko ohiko harrera egitea galarazi dute.
Guztira, 64 Urrezko Kirol Txartel eman ditu udalak. Batetik, 58 kirolarik jaso dute txartela Espainiako txapelketetan podiumera iristeagatik, eta Europako zein Munduko txapelketetan parte hartzeagatik. Bestetik, zazpi taldek jaso dute txartela Espainiako eta kopako txapeldunen titulua lortzeagatik. Zerrenda hemen ikus daiteke.
Sari honek 2022. urtean zehar kirolari guztientzat Kirol Txartelerako doako abonua barne hartzen du. Beraz, 160 kirolarik baino gehiagok eskatu ahal izango dute doako abonua.
Era berean, donostiarrek arrakasta garrantzitsuak lortu dituzten kirol modalitate ugari nabarmendu behar dira. Guztira, 22 kirol-modalitate jasotzen dira zerrenda honetan. Aurten ere, nabarmendu behar da emakumezko kirolari eta talde ugari daudela aitorpen horretan, eta, banakako kirolarien eta talde sarituetako kideen artean, Donostiako kirolari garrantzitsuenen zerrendaren %53 osatzen dute, emakumeen kirolak hirian duen garrantziaren adierazgarri, Donostia erreferentzia bihurtu baitu estatu mailan.