Erakusketa estreinatu du gaur Gervasio Sanchez argazkilariak (Kordoba, Espainiako Estatua, 1959): 'Emakumeen aurkako indarkeria nazioarteko gatazketan'.
'Intxaurrondo' entzuterakoan, ezinezkoa da donostiar askorentzat beldurrik ez sentitzea. Bertan bizitako edo entzundako tortura saioei lotuta dago, tamalez, Guardia Zibilaren kuartela. Tortura erabiltzea ohikoegia izan delako euskal militanteen kontra. Egunotan ahoz aho dabil torturaren kontrako salaketa, baina egiarik eta aitortzarik gabe jarraitzen dute tortura pairatu duten ehunka donostiarrek.
"Lasai" hitz egiteko prest agertu da Hodei Egaña Diez (Gros, 1983). Aurten hogei urte beteko dira Guardia Zibilak atxilotu eta bortizki torturatu zuenetik. Donostiako beste gazte askorekin batera pasa zuen "infernua", artean 19 urte besterik ez zituela. Ez dago erreparatzerik, baina onarpenaren zain dago oraindik.