Egiako inauteriak berreskuratuko dituzte
Egiakoek auzoko inauteriak “berreskuratu” nahi dituzte, eta, horretarako, bazkari berezia antolatu dute hilaren 26rako. Arrano elkartean egingo dute bazkaria, 14:00etan, eta txartelak eskuragarri daude dagoeneko Koxko, Kata eta Hegoalde tabernetan, 15 euroan helduentzat eta 8 euroan haurrentzat. Aurten, Hamarkada ezberdinak da gaia, eta beraz, auzokide edo kuadrilla bakoitzak hamarkada bat aukeratu beharko du (1920koa, 1950ekoa, 1980koa…), eta garai hartako estiloan jantzi beharko da.