Amets Arzallus eta Ander Izagirre itsasoaz eta migrazioaz arituko dira asteazkenean
Amets Arzallus bertsolariak eta idazleak eta Ander Izagirre kazetariak hizketaldia egingo dute Euskal Itsas Museoan asteazken honetan. Afrikako etorkinek itsasoan bizi duten egoera dramatikoari buruz hitz egingo dute.
Hilabeteko azken asteazkenetan ‘Ontziratu zaitez…’ topaketak eskainiko ditu museoak, ‘Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea’ erakusketaren harira. Saio bakoitzean, Xabier Alberdi zuzendariak eta gonbidatutako aditu batek arkeologiaren eta esklabotzaren inguruko gaiak jorratuko dituzte.
Otsailak 16ean izango da topaketa, 19:00etan eta 3€ pertsonako. Erreserbak Museoaren web guneko agenda atalean jasoko da.