Kaldereroak Txominera itzuliko dira
Amara Berriko kaldereroak, 2020an. (Argazkia: Amarakaldek) “Geldialdi luze baten ondoren” asteburu honetan kaldereroak berreskuratuko dituzte Txomiñenen. Lanberri auzo elkarteak sare sozialetan jakinarazi duenez, auzoa zartagin eta mailu hotsez beteko dute larunbatean, hilaren 19an.
18:00etan abiatuko dira haurtxokotik (Antzieta pasealekua, 11), eta 20:30ak arte arituko dira auzoa alaitzen. Aurretik, ostiralean, entsegua egingo dute, haurtxokoan bertan, 20:00etan.
Antiguan, asteburu honetan atera dira herri kaldereroak, eta Hungariako Kaldereroen Konpartsak larunbatean desfilatuko du, Parte Zaharretik.


