Sarean da Géra donostiarren lehen diskoa
Géra donostiarrek sarean jarri dute jada euren lehen lana. Duela hilabete inguru kaleratu zuten fisikoki eta gaur jarri dute euren Bandcamp orrian. Rock progresiboaren ildotik garapen eta norabide ezberdinak jorratzen dituzten bederatzi piezekin osatu dute lana.
Azken hiru urteotan landu dute diskoa Markel Alonso (gitarra), Denis Leiza (baxua), Iñigo Estonba (bateria) eta Fermin Mendazonak (gitarra). Berako MIK estudioan zuzenean grabatu zuten 2020ko irailean Maikelen eskutik. Diskoaren artelana Jone Laspiurrek egin du eta diseinua DG2Ck.
Diskoa formatu fisikoan eskatzeko gera.taldea@gmail.com helbidea jarri dute eskuragarri.