Udalak errefusaren karakterizazioa egitea debekatu diela salatu dute
Larunbatean protesta egin zuten Donostia Bizik eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak, egin asmo zuten ekimena debekatu dielako Donostiako Udalak. Eragileek errefusaren edukiontziko hondakinen karakterizazioa egitea pentsatu zuten, eta salatu dutenez “udalak lehen unetik trabak jarri besterik ez du egin, azken momentuan Covid 19-aren aitzakia atera dute xisteratik karakterizazioa debekatzeko”.
Lehendik ere eginak dituzte karakterizazio ekimenak Donostian eta inguruko hainbat herritan, eta ziurtatzen dutenez “inoiz ez da arazo txikienik izan, lana txukun eta segurtasun neurriak hartuaz egin izan delako beti”.
Salatu dutenez aitzakia guztien atzean “Donostian sortzen den errefus kantitatea izugarria eta birziklatze maila eskasa ezkutatzea” bilatzen da. “Azken bi legealditan ez da neurri eraginkorrik hartu errefusa gutxitzeko eta birziklatzea hobetzeko. Horren ondorioz 2020an ere Donostia izan da biztanleko errefus gehien sortu duen Gipuzkoako herria: 255 kg (gogoratu 2020an ez zela turismorik etorri). Donostia izan da 2020an gutxien birziklatu duena: %40a soilik. Donostia izan da 2020 biztanleko materia organiko gutxien bildu duena: 28 kg (Gipuzkoakoaren erdia baino gutxiago) eta horrela beste hainbat datu, San Marko mankomunitatearen orri ofizialean jasota direnak”.
Karakterizazioak egiterakoan egoera hau “oso argi ikusten” dela baieztatu dute: “Kasu guztietan errefusaren edukiontzietako poltsetan agertzen denaren %70a baino gehiago birziklagarria izaten da. Zehazki 2021eko uztailean (pandemia betean) Bretxan ostalaritza establezimendu batzuetako errefusa aztertu zenean %97a birziklagarria zela ikusi zuten kalean zebiltzan herritarrek. Hau Udalak badaki baina ez du ezer egin nahi konpontzeko, baina min ematen dio herritarrek euren begiez kuxidade hau ikus dezaten.
Donostian izan gara errefuxaren karakterizazioa egiten. Mc Donals eta beste ostalari baten boltsak hustu eta banatu ditugu.‼️‼️Bertan zegoen %96,5 birziklagarria zen!!! ♻️♻️???
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) July 10, 2021
Hau da "zaborren gatazka" dena nahastu gero erretzeko!@OrainIngurumena eta @Ingurumena_Eus ???? pic.twitter.com/UMoheBp2QB