Marimotots ospitalean izan da haurren minbiziaren aurkako egunean
Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Marimotots pailazoak bisita egin du Donostiako Ospitalean. Iaz elkarrekin landatutako gereziondoarekin argazkia egin dute sendagile, erizain eta osasun langilez lagunduta. Aspanogi elkartearekin batera, elkarlan handia egiten dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, eta oraingoan ere “pirata txikiak” izan dituzte gogoan.
Aspanogi, Gipuzkoako minbizia duten haurren guraso elkartea da, minbizia duten adingabekoei eta bere familiei arreta osoa eskaintzen die, bai ospitaleko eremuan eta ospitaletik kanpo: “Haur minbiziaren errealitatea ezagutzera eman eta gaixotasunaren inguruan dagoen tabuari aurre egiteko”.