Ghauren lehen EPa kalean da jada: nora(ez)eroso
Alez ale kantu eta bideoklipak kaleratzen aritu da Gartxot Unsain (Egia, 1987). Lehen lauak kaleratuta, azken biak argitaratzearekin osatu du bere lehen EPa den nora(ez)eroso. Funkaren eraginez egindako musika elektronikoa aurkituko dugu bere lanean, Jungle eta Tame Impala gisako taldeen eraginarekin.
2018an sortutako proiektua da GHAU, musika oinarri, “artearen aniztasuna defendatu eta diziplina ezberdinen nahasketa burutu nahi duena”. Haini zuzen OSA + Mujika dantzari eta estilista donostiarren laguntza izan du sei bideoklipak egiteko, eta bertan, antzerki eta dantzara egin du salto Unsainek, honelako lanetan ikustera ohituta.
Proiektu ugaritan aritu da eta aritzen da Unsain (YAW, Bananas, Bizaldi, Madeleine, Grises…), baina hau de bere lanik pertsonalena: “Ez naiz Gartxot hau bakarrik, baina orain Gartxot hau tokatzen da”.
Bere Bandcamp orrian entzun daiteke diskoa osorik, eta hemen jarraian kaleratu dituen azken bi lanak.