Niña Coyote eta Chico Tornadoren kanta berria kalean da
Niña Coyote eta Chico Tornadok euren hurrengo lan luzea martxoaren 11n argitaratuko dutela iragarri dute. Gaur euren lehen aurrerapen kanta kaleratu dute: Bonberenea estudiotan grabatutako Eguzkiari Itxoiten.
Bikotearen lan berria berezia izango da, Cóndor eta Ñora Alacrán cumbia surf taldearekin partekatuko dutelako LPa. Ezezaguna den talde horrek alter ego itxura duen arren, orain arte ez dute horrelakorik iragarri.
Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran albumak bi alde izango ditu, bakoitza talde baten zazpi abestiz osatua.