Jolastokietan igogailu bertikala jartzeko lehiaketa publikoa abiatu udalak, berriz ere
Donostiako Udalak Bertsolari Txirrita eta Larratxo pasealekuak lotuko dituen igogailu bertikala jarriko du Altzako Jolastokieta eremuan. Martxoan abiatu zuten lehen lehiaketa publikoa, baina ez zen enpresa bakar bat ere aurkeztu. Hori dela eta, aurrekontua igo eta berriz ere lehiaketa martxan jarriko dute. 558.000 eurokoa da da lizitazio aurrekontua, aurreko kontratua baino 100.000 euro garestiagoa. Lanak egiteko epea, berriz, zortzi hilabetekoa da.
Bizilagunen eskaera da igogailuarena. Bi pasealekuen artean 65 mailako eskailera dago, hamar bat metroko desnibela gainditzen duena. Igogailuarekin irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetuko dute.