Jose Mari Dorronsoro Iruñeko kartzelatik Jaurlaritzaren eskumenekoren batera lekualdatuko dute
Espainiako Espetxe Erakundeak jakinarazi du hainbat euskal preso Euskal Herriratuko dituela, tartean Jose Mari Dorronsoro donostiarra, Egiako bizilaguna. 2001eko urtarrilean espetxeratu zuten 30 urteko zigorra betetzeko, eta datorren urteko otsailean beteko ditu hiru laurdenak. Euskal Herritik 1.020 kilometrora egon zen preso, Puerto III espetxean (Cadiz, Andaluzia), iazko martxoan Euskal Herriratu zuten arte; Iruñeko espetxean dago orain. Martutenera (Donostia), Zaballara (Araba) edo Basaurira (Bizkaia) eramango duen erabaki beharko du Eusko Jaurlaritzak.
Bere arreba Josune Dorronsorok presoaren egoera salatu zuen iazko urrian. “Jose Mariri ukatu egin dizkiote eskatu dituen erredentzio arruntak”, salatu zuen Josune Dorronsorok, eta nabarmendu zuen 30 bat euskal presori gauza bera gertatu zitzaiela iaz. “Blokeo horrek eskubideen urraketa nabarmena eragin du, bai 30 presorentzat, hobekuntzak ukatzen dizkietelako, baina baita ere guretzat, senideontzat, eta gertuko lagun, auzokide eta jendearentzat”, kritikatu zuen Dorronsorok.