Tanttakaren 'Semea pixka bat motelago dabil soilik', Viktoria Eugenia Antzokian
Donostiako Tanttaka antzerki konpainiak Semea pixka bat motelago dabil soilik antzezlana aurkeztuko du Viktoria Eugenia Antzokian. Mia da protagonista (Mireia Gabilondo aktorea). Ezinbesteko emakumea da etxeko egunerokoan. Familiaren etxea askotariko espazioa da, eta, bertan, hainbat egoera ikusi ahal izango dira: batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta beste asko sailkaezinak… Fernando Bernuesek zuzendu du obra hau, eta euskarara ekarri duten egokitzapen bat da. Izan ere, testua Ivor Martinić-ena da, eta hainbat jaialditan saritu dute.
Ostegunean euskaraz ikusi ahal izango da, 19:30ean, eta ostiralean eta larunbatean gaztelaniaz. Hainbat aktore donostiarrek parte hartu dute obra honetan: Klara Badiola, Ane Gabarain, Mireia Gabilondo, Dorleta Urretabizkaia, Asier Hernandez, Jose Ramon Soroiz, Martxelo Rubio eta Miren Arrieta, besteak beste.