Askotariko zuhaitzak landatzen ari dira Artikutzan
Zuhaitz baten landaketa, Artikutzan. (Argazkia: Donostia Ingurumena) Neguaren bukaera aprobetxatuta, udaleko Ingurumen sailaren ekimenez, askotariko zuhaitzak ari dira landatzen Artikutzan. Han bertan bildutako hazietatik ateratako zuhaixkak landatzen ari dira: sagarminak, udareondoak, zumalakarrak eta elorriak, hain zuzen ere.
“Biodibertsitatea handitzea eta txoriak eta beste animalia batzuk elikatzea” da egitasmoaren helburua, Ingurumen sailaren arabera.


