Gatibu zuzenean ariko da Anoetako euskal derbian

Igandean, hilaren 27an, Realak eta Osasunak euskal derbia jokatuko dute 18:30ean. Musika, berriz, Gatibu rock taldeak jarriko du. Bizkaitarrek bi kontzertu emango dituzte. Batetik, 17:00etan Keler Espazioa inauguratuko dute emanaldi akustiko baten bidez. Soilik Realaren bazkideak sartu ahal izango dira. Ondoren, 18:15 inguruan, zelaira jaitsiko dira kantu batzuk jotzera. Atsedenaldian, berriz, Reala Zuzenean agertokitik ariko dira berriz ere.
Alex Sardui abeslariarekin hitz egin du Realak, eta ondorengo bideoan ikus dezakezue elkarrizketa: