Inauterietako poteo musikatua antolatu du Saretxek Grosen

Saretxeren inauterietako poteo musikatuaren kartela. (Argazkia: Saretxe)
Inauterietan ere, etxebizitza eskubidearen alde mobilizatzera deitu du Saretxe Groseko etxebizitzaren sindikatuak, baina, oraingo honetan, jai giroan mobilizatuko dira. Izan ere, poteo musikatua antolatu dute, EtxeBIZITZEN alde… Kill espekulatzaile lelopean.
Leloan ikusten den moduan, Quentin Tarantinoren Kill Bill sagan oinarrituta antolatu dute poteo musikatua, eta, horregatik, auzokideak filmeko pertsonaia nagusiaz mozorrotuta edo behintzat horiz jantzita joatera deitu dituzte. Larunbatean egingo dute poteo musikatua, Gaztelu Txiki tabernatik 18:00etan abiatuta.

