'Limones de oro' diskoko nazioarteko kolaborazioak aurkeztu ditu Izarok
Maiatzaren 7an belodromoan egingo duen kontzertu erraldoiaren aurretik kaleratuko du Limones de oro lana Izaro artistak. Apirilaren 29an kaleratuko du lana, eta gutxika izenak argitaratzen aritu den arren, gaur iragarri ditu Euskal Herriko zein nazioarteko kolaborazioak.
Hamasei abesti izango ditu lanak, artistaren diskografiako hamahiru abesti, bi abesti berri eta moldaketa bat, eta guztietan izango du artista berezi baten laguntza. Mexikoko Alex Ferreira eta Bratty, Kubako Daymé Arocena, Brasilgo Duda in the sky, Galiziako Xoel Lopez eta Espainiako Estatutik Amaral, Rozalen, Zahara eta Pedro Pastor izango dira. Euskal Herritik Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Gartxot Unsain eta Eñaut Gaztañaga abeslariak izango ditu lagun.
Limones de oro apirilaren 29an egongo da eskuragarri, baina bihartik aurrera aurre salmenta egingo dute Izarok bere webgunean.