40 lagunek Gipuzkoa plazan egin dute lo bart, etxegabeek egunero pairatzen duten egoera salatzeko
Azken bi asteotan egin duten moduan, herritar ugarik kalean egin dute lo bart, Hiritarron Harrera Sareak deituta, etxerik gabeko pertsonek gauero pairatzen duten egoera salatzeko. Ondarretako La Sirena aterpetxea neguko gau guztietan irekitzea da euren aldarrikapen nagusia. Tenperatura baxuak egiten dituenetarako prestatuta dago aterpetxea, baina udalak 0 gradu inguru egiten dituenean eta izotz arriskua dagoenean soilik irekitzen du. Gipuzkoa plazako arkupeetan egin dute lo herritarrek.
Joan den astean, 40 lagun egon ziren Gipuzkoa plazan lo egiten baita ere, eta, duela bi aste, 60 lagunek egin zuten lo Bulebarreko kioskoan.