Itzuli dira Antiguara inude eta artzainak
Iaz ospatu ezin, eta aurten gogo biziz atera dira kalera Antiguotarrak dantza taldeko inude eta artzainak, eguraldia lagun, giro ezin hobean.
Antiguako Merkatu Zaharretik hasi dute ibilbidea, eta Matia kalean osoa zeharkatu dute, Bentaberri plazara iritsi arte. Han dantza egin dute, eta Guridi Musikagilearen kaletik eta Juan Garai kaletik pasa ondoren, Matia kalera iritsi dira. Gaskonia plazan ohiko dantzak egin dituzte, eta Erregezaintza kaletik, Mikel Laboa plazako frontoira joan dira. Antiguako frontoian amaitu dute desfilea, eta han, arin-arina eta fandangoa dantzatu dituzte.
Inude eta artzainak ez dira bakarrik egon, ohikoa den moduan, danborrada eta belle époque garaiko pertsonaiak izan dituzte lagun: apaizak, alkatea, medikua, erizainak, izozki saltzailea eta emakumeen botoaren aldeko ekintzaile feminista.