Milaka lagun atera dira kalera osasun publikoaren alde
Lehen mailako arretaren kolapsoa eta ospitaletako gainkarga salatzeko milaka lagun atera dira kalera gaur Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta berehalako neurriak eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari. Era berean, sindikatuek gogorarazi dute osasun arloaren arazoa aspaldikoa dela. Astelehenean Osakidetzan greba deitu dute ELA, LAB, SATSE, CCOO eta UGT sindikatuek
Sindikatuek esandakoaren arabera, atzo, lehen arretan greban, jarraipena masiboa izan zen, %70tik gorakoa.
Sindikatuek lan baldintza duinak eskatzen dituzte, eta batez ere, plantilla egoki dimentsionatzea, kalitatezko arreta bermatu ahal izateko.
Astelehenean 12:30etan abiatuko da manifestazioa Groseko osasun etxetik.