Merina Gris hirukoak 'Zerua Orain' estreinakoa kaleratuko du martxoaren 11n
Bost aurrerapen aurkeztu ostean, Donostiako Merina Gris taldeak lehendabiziko diskoa argitaratuko du. Zerua Orain izenburua jarri diote eta martxoaren 11tik aurrera osorik entzun ahalko da. Ed Is Dead madrildarrak ekoiztu du lana, eta azala Markel Idigorasek egin du Arriguri ekoiztetxeak Izaro Andresi egindako argazki batean oinarrituta. Diskoa digitalki, biniloan eta kasete formatuan plazaratuko dute, diseinu bereziko edizio mugatuarekin.
Horrez gain, martxoa eta maiatza artean emango dituzten kontzertuak iragarri dituzte. Donostian abiatuko dute bira. Martxoaren 12an Egiako Dabadaba aretoan ariko dira. Sarrera guztiak agortu dituzte.
Aurkeztu duten azken singlea Ardi Latxen Herrian da. Belako taldeko Cris Lizarraga abeslariak parte hartu du.