Yago Agirrek irabazi du Eibarko Udaberri Saria
Donostialdea Bizikletan taldeak garaipen batekin abiatu du errepideko denboraldia. Yago Agirrek irabazi zuen atzo junior mailako Udaberri Saria, Eibarren. Tropelaren aurretik ihes eginda iritsi zen helmugara.
Irteera eman orduko indartsu hasi zuten lasterketa Donostialdea Bizikletan taldeko kideek. Bost txirrindulariko ihesaldian Egiako Aimar Alarcia eta Astigarragako Tasio Senperena sartu ziren. San Migueleraino lasterketa atzetik mugitu zen, eta une horretan Loiolako Erriberako Yago Agirre eta Unax Urretabizkaia hernaniarra adi ibili ziren. Agirrek azken igoeran lorturiko errentari eutsi, eta helmugara bakarrik iritsi zen. Taldeak Aner Zilbeti eta Ekhi Muñoz hernaniarren lana nabarmendu du, tropelean San Miguelen magaleraino ihes egiteko saiakerak kontrolatu zituztelako.
Oro har, talde lan aparta egin zuten donostiarrek, eta garaipena ez ezik, mendiko saria eta talde onenaren saria ere eskuratu zituzten.
Sailkapena:
01. Yago Agirre (Donostialdea Bizikletan)
02. Beñat Garaiar (Augar)
03. Aimar Galdos (Cafe Dromedario)
04. Aimar Medina (Ulma)
05. Mateo Vierge (Entente Iparralde)
14. Aimar Alarcia (Donostialdea Bizikletan)
23. Unax Urretabizkaia (Donostialdea Bizikletan)
43. Asier Prieto (Donostialdea Bizikletan)
44. Aner Zilbeti (Donostialdea Bizikletan)
50. Daniel Fursenko (Donostialdea Bizikletan)
56. Ekhi Muñoz (Donostialdea Bizikletan)
81. Tasio Senperena (Donostialdea Bizikletan)
Txirrindulariak.com atariaren bideo laburpena: