Donostia eta Miarritze elkarlanean arituko dira euskal diasporaren jaialdia ospatzeko
(Argazkia: Donostiako Udala) Donostiako eta Miarritzeko udalek elkarrekin lan egingo dute euskal diasporaren jaialdi bat egiteko, bi udalerrien arteko lankidetzaren esparruan. Hala baieztatu dute Eneko Goiak eta Maider Aristegik, bi hirietako alkateek, gaur goizean hirian egin duten lan bileraren ostean.
Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu duenez, lankidetza hitzarmen horri esker, “lan ildo bat dugu abian, partekatzen ditugun hainbat gairen gainean oinarrituta”. Goiak gaineratu du bi hirien arteko harremana “apartekoa” dela, “erabateko konfiantza eta lankidetzarekin”, eta proiektu zehatzetan aurrera egiten ari direla.
Bileran bi hiriek duten akordioari esker bultzatzen ari diren proiektuak jorratu dituzte. Esaterako, euskal diasporako talentuak erakarriko dituen jaialdiaren alde lan egiteko konpromisoa. “Kanpoan dagoen euskal kolektibitateari bere arbasoen lurra bisitatzeko aukera” eskainiko diela esan dute.
Bi udalerrien arteko lankidetzari esker, beste proiektu batzuk ere egin dira bi hirietako herritarren arteko harremana bultzatzeko. Hala nola, Donostia-Miarritze konexio zuzeneko autobusa martxan jartzea eta Cook & Fashion gastronomia jaialdia.


