Etxe batek su hartu du Loiolan
https://youtu.be/jU7I1RYD3_E
Aintzieta pasealekuko Beste aldekoa etxeak su hartu du gaur eguerdian –Hipika bidetik du sarrera–. Gutxi gorabehera arratsaldeko hirurak pasata sua guztiz itzali dute, eta ordu erdira zirkulazioa berrezarri dute. Eraikinaren ondoko espaloia itxita jarraituko du, fatxadatik eror litezkeen elementuak inor ez jotzeko.
Donostiako Udalak adierazi du oraindik ez dutela argitu zer dela eta piztu den sua, eta etxea “abandonatuta” dagoela. Halere, ez dakite etxea hutsik zegoen sua piztu den unean edo norbait egon daitekeen barruan.