Grosen auzo bira feminista egingo dute, "auzoa astintzeko"
Groseko Asanblada Feministako kideak eraso sexisten aurkako kartelarekin. (Argazkia: GAF) Groseko Asanblada Feminista martxoaren 8ra begira jarri da, eta “auzoa astintzen” joateko, auzo bira feminista egingo dute igandean, hilaren 6an. Antolatzaileek azaldu dutenez, kalejira edo poteo musikatu baten modukoa izango da, eta Lilatoiaren harira kaletik jende dezente ibiliko dela aprobetxatuta, auzoko tabernetatik eta kaleetatik pasako dira, martxoaren 8aren “propaganda egiteko eta giroa berotzeko”.
12:00etan abiatuko dira Katalunia plazatik, eta Zabaleta kaletik, San Frantzisko kaletik eta Artetxe jeneralaren kaletik pasako dira, geldialdiak eginez, 13:00etan Nafarroa Beherea plazara heltzeko. Handik, Txofre kalera eta Gloria kalera abiatuko dira, eta 15:00etan Karkizano kaletik ibiltzea aurreikusten dute.


