Harrera Sareak kalean lo egitera deitu du berriz ere, etxerik gabekoen egoera salatzeko
Hainbat herritar, Gipuzkoa plazan lotan, otsailaren 24ko gauean. (Argazkia: Hiritarron Harrera Sarea) Azken hiru asteotan egin duten moduan, Hiritarron Harrera Sareak Gipuzkoa plazan lo egitera deitu herritarrak ostegunerako, hilaren 3rako, etxegabeek gauero jasaten duten egoera salatzeko. Arkupeetan elkartuko dira, 21:00etan, udalari eskatzeko La Sirena aterpetxea neguko gau guztietan irekitzeko.
Otsailaren 10etik 11rako gauean egin zuten kalean lo estreinakoz, eta 60 lagun elkartu ziren Bulebarreko kioskoan. Ondoren, otsailaren 17ko gauean 40 lagun elkartu ziren Gipuzkoa plazan lo egiteko, eta beste horrenbeste otsailaren 24ko gauean.


