Ukrainako herritarrei elkartasuna adierazteko udaletxea argiztatuko dute
Donostiako Udaletxea.Irutxuloko Hitza Donostiako Udalak Ukrainako herritarrei elkartasuna adierazi nahi die. Horretarako, martxoko ostegunetan udaletxearen aurrealdea argiztatuko dute Ukrainako banderaren kolore urdin eta horiarekin. Hirian ukrainar jatorria duten 500 pertsona baino gehiago bizi dira. Eneko Goia alkateak aurreratu du Donostiara Ukrainako jendea etorriko dela: “Nik garbi daukat Ukrainako jendea etorriko dela hona, eta esfortzu handia egin beharko dugu”.

