228 positibo atzeman dituzte Donostian azken hiru egunotan
Azken asteotako tendentziarekin jarraitzen du Donostiak, eta behera doa koronabirusaren intzidentzia metatua: astelehenean 549,37koa zen, eta 504,41ekoa da orain. Guztira, 228 positibo atzeman dituzte azken hiru egunotan: 50 astelehenean, 79 asteartean eta 99 asteazkenean, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera.
Larrialdi egoera amaitzearekin batera, dagoeneko ez dago indarrean ia salbuespen neurririk. Kalean maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa, ezta eskoletako jolastokietan ere. Maskarak soilik leku itxietan dira derrigorrezkoak.