Egiako argazki zaharrak, auzoko tabernetan ikusgai
Gordegia Egiako artxibategi grafikoak auzoko argazki zaharren erakusketa ikusgai jarri du berriz ere, baina oraingoan auzoko tabernetan. Iazko maiatzean lur azpiko pasadizoan jarri zuten erakusketa osoa, eta orain honako taberna hauetan banatuta daude argazkiak: Katan, Koxkon, Tetuanen, Hegoalden eta Egian. Denetarikoak dira argazkiak, baina denak XX. mendekoak: paisaia, jaiak, lantokiak, eta abar. Apirilaren 1era arte egongo dira ikusgai.