Inauterietako boluntarioen talde historikoa saritu dute
(Argazkia: Beñat Parra) 2022ko Donostiako Inauterien konpartsek erabaki dute Inauterietako boluntarioen talde historikoari Urrezko Sardinaren saria ematea. Urte askoan Donostiako Inauterien alde egindako lana aitortu nahi diete. Jose Luis Astigarraga, Jose Luis Rodriguez, Amaia Idiazabal, Alberto Garcia, Paqui Motiño eta Angel Arnedo izango dira sarituak. Latorrizko Arrain Hezurra, hutsik geratu da.

