Joe Jacksonek bertan behera utzi du Donostian ematekoa zen kontzertua
Joe Jackson Kursaalean 2019an eskaini zuen kontzertuan. (Argazkia: Lolo Vasco/Jazzaldia) Joe Jackson jazzaren eta poparen izarra kontzertua eskaintzekoa zen apirilaren 26an Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, baina bertan behera utzi du. Sing, you sinners udaberriko bira bertan behera utzi du britainiarrak, eta Viktoria Eugeniako kontzertua horren barruan zegoenez, ez da Donostiara etorriko.
Sarrerak erosita zituztenei dirua itzuliko diete, erosi zituzten bide beretik. Hau da, Internetetik erosi zituztenei zuzenean erabili zuten kontu korrontean sartuko diete dirua, eta leihatilan erosi zituztenek leihatilara joan beharko dute dirua eskatzera.

