Pasealeku Berria itxiko dute ibilgailuentzat olatuak direla eta
Babes Zibilak jakinarazi duenez, abisu horia ezarriko dute bihar goizaldeko 3etatik larunbateko 10:00ak arte. Olatuak direla eta, tarte horretan Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko dute. Dena dela, oinezkoentzako ez da itxiko, baina udaleko iturriek eskatu dute tentuz ibiltzeko.