Asier Garcia Justo preso donostiarra Zaballara eraman dute
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Asier Garcia Justo euskal preso donostiarra Euskal Herrian da dagoeneko, Zaballako (Araba) espetxean. Asturiasko Villabona kartzelan (385 kilometro) zegoen orain arte, eta urtarrilean iragarri zuten Eusko Jaurlaritzaren eskumenezko espetxe batera lekualdatuko zutela.
2020an Badajozeko espetxetik Asturiasko kartzelara lekualdatu zuten. Garciak 2023ko uztailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.