Dbusek aldaketak izango ditu asteburuan, inauteriak direla eta
Dbuseko autobus bat Bulebarrean. (Argazkia: Irati Salsamendi) Gaurtik hasi eta astelehenera arte, Donostiako auzoetan Dbusek hainbat aldaketa egingo ditu inauteriak direla eta. Auzo bakoitzean autobus zerbitzuak bere berezitasunak izango ditu.
Loiolako Erriberan eta Amaran, bihar 16:00etatik 19:00etara egingo dira aldaketak: 26. Amara-Martutene, 27. Altza-Intxaurrondo-Antiguo, 31. Intxaurrondo-Ospitaleak-Larratxo eta 41-Gros-Egia-Martutene lineatan, erdialderantz, geltoki hauek kenduko dira: Bartzelona Hiribideko 35 eta 15; horiek Zorroaga pasealekura eramango dira, Victor Hugo kalearekiko bidegurutzearen ondora. Geltoki hauek kenduko dira: Gregorio Ordoñez eta Madril Hiribidea 3-5; horiek Errondo pasealekura (Anoeta dorrearen ondoan) eta Anoetara (31 linea) eramango dira, hurrenez hurren. Loiolarantz, Toribio Alzagako biribilgunetik Zorroaga pasealekutik jarraituko dute, Toribio Alzagako bidegurutzearen ondoan eta Otamendi Anaiak kalearen aurrean geldialdiak eginez Victor Hugo kalearen parean. Loiolako biribilgunetik bere ibilbideekin jarraituko dute.
Toribio Alzaga eta Bartzelona 10 eta 26ko geltokiak kendu egingo dira eta Toribio Alzaga biribilgunearen eta Zorroaga pasealekuaren ondora eta Otamendi Anaiak kalearen parera lekualdatuko dira. Gregorio Ordoñez eta Madril hiribidea 5 26. lineako geltokiak kendu egingo dira eta Errondo pasealekura (Anoetako dorrearen ondoan) eta Anoetara (L31) lekualdatuko dira hurrenez hurren. 17. Gros-Amara-Miramon, 21. Mutualitateak-Anoeta, 28. Amara-Ospitaleak eta 37. Rodil-Zorroaga lineatan, erdialderantz, geltoki hauek kenduko dira: Madril Hiribidea 17 eta 19; horiek Errondo pasealekuaren hasierara eramango dira (behin-behineko zurtoina Anoeta dorrearen ondoan). Madril Hiribidea 3 eta 5eko geltokiak ere kenduko dira, eta Errondo pasealekura eramango dira (Anoeta dorrearen ondoan) edo Antso Jakituna 33 eta 35, hurrenez hurren. Ospitaleetarantz aldiz, ibilbideak ez dira aldatuko.
Eta Altzan, igandean, 10:30etik 14:30era gutxi gorabehera, ondorengo aldaketak egingo dira: 13-Altza linean, Larratxo alderantz: Errotetako, Santa Barbarako, Anbulatorioko, Nerecaneko, Altzako Erdiguneko, Martilluneko, Leosiñetako eta Larratxo 46ko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira. Bulebar alderantz: Biankako, Leosiñeta IIko, Lauaizetako, Altzako Erdiguneko, Larratxo 94ko, Larratxo 98ko, Arriberriko, Arria Parkeko, Pikabeako eta Herrerako Renfeko geltokiak zerbitzurik gabe daude.
13-Altza-Buenavista linean, Bulebarraren arteko zerbitzua baino ez da egongo. 24-Altza-Gros-Antiguo linean, lehen ordutik Antiguo alderantz: Altzako geltoki guztiak zerbitzurik gabe egongo dira, Larratxo III-koa izan ezik. Eta Larratxo alderantz: Marruseko, Leosiñetako eta Larratxo 46ko geltokiek ez dute zerbitzurik. 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo linean, Altza-Larratxo noranzkoan: Santa Barbarako, Nerecaneko, Altzako Erdiguneko, Martilluneko eta Larratxo 46ko geltokiek ez dute zerbitzurik. Eta Antiguo alderantz ohiko ibilbidea mantenduko da Larratxotik.
31-Intxaurrondo-Altza-Larratxo linean, Larratxo alderantz: Leosiñetako eta Larratxo 46ko geltokiek ez dute zerbitzurik. Eta Larratxotik Ospitaleetarantz ohiko ibilbidea mantenduko da. 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio linean lehen ordutik Antiguotik Larratxora: Leosiñetako eta Larratxo 46ko geltokiek ez dute zerbitzurik eta Larratxorik Antiguora ohiko ibilbidea mantenduko da. Azkenik, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean, Molinaotik Trintxerpera, Santa Barbarako, Nerecaneko, Altzako Erdiguneko, Martilluneko eta Larratxo 46ko geltokiek ez dute zerbitzurik eta Trintxerpetik Molinaora: Biankako, Lauhaizetako, Altzako Erdiguneko, Larratxo 94ko, Larratxo 98ko eta Arriberriko geltokiek ez dute zerbitzurik.

