Haurtxokoetan udalekuak egingo dituzte Aste Santuan
Aieteko Haurtxokoa. (Argazkia: Xabier Etxabe) Aste Santurako jarduera ugari antolatu dituzte Haurtxokoek. Udaleku itxura hartuko dute eta doakoak izango dira, auzo bakoitzari egokituta. Eskaintza hau HH5etik LH5erako ikasturteetan dauden haurrei zuzenduta dago.
Ordutegiei dagokionez, haurtxoko guztietan Antiguan salbu, 10:30ean hasi eta 13:00etan amaituko dira ekintzak. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, topalekua eta haurrak jasotzeko lekua Haurtxokoa izango da beti. Izena emateko garaian bi txanden artea artean aukeratu beharko da eta baita zein auzotako haurtxokoan apuntatu nahi den haurra: lehenengo txanda apirilaren 11, 12 eta 13an egingo da, eta bigarrena apirilaren 19, 20, 21 eta 22an.
Haurtxoko guztietarako izen-ematea hilaren 7tik 20ra zabalduko da eta online egin behar da. Kontuan hartu behar da plazak mugatuak izango direla, eta izena emandako lagun kopurua eskainitako plazarena baino handiagoa bada, zozketa publiko bitartez egingo da hautaketa. Parte hartzeko Haurtxokoetako bazkide fitxa bete eta dagokion Haurtxokoan entregatu beharko da jarraian.

