Delirium Tremens taldeak Le Bukowskin grabatu du 'Hola Tio' singlearen bideoklipa
Mutrikuko Delirium Tremens hiruko gisa itzuli zen azaroan, 30 urte luzeko etenaren ostean. Orain, Andoni Basterretxea (ahotsa eta gitarra), Juan Jose Iurrita (bateria) eta Patxi Irisarri (baxua) musikariek laugarren kide bat iragarri dute: Haritz Harregi (gitarra). Laukote bihurtuta aurkeztu dute Hota Tio singlea, eta bideoklipean Egiako Le Bukowski aretoan jotzen ageri dira. Harregi bera arduratu da grabazioaz, eta Victor Garciak masterizatu du Ultramarinos estudioetan.
Gipuzkoarren asmoa disko berri bat argitaratzea da, eta kontzertuak ere emango dituzte. Lehendabizikoa Barakaldoko Bizkaia Arenan izango da, maiatzaren 28an.