Alaialde eremuko irisgarritasuna hobetzeko igogailu bat jarriko dute
Donostiako Udalak Egiako Alaialde eremuan parke bat eraikitzeko proiektua onartu zuen iazko martxoan. Horrekin batera, kaleen arteko lotura hobetzeko hainbat jarduera egingo zituztela aurreratu zuten. Udalak gaur onartu du Alaialde eremuan igogailu bat jartzeko proiektuaren kontratazio espedientea. 389.715 eurokoa lizitazio aurrekontua eta sei hilabeteko epean egin beharko dira lanak.
Igogailuak auzuneko sei eraikinetako hamaika atariei zerbitzua emango die. Igogailuaren goiko geltokira sartzeko pasabide bat egingo dute, eta igogailua kokatuko duten eremua berrantolatuko dute. Esaterako, 4. eta 6. atarietara sartzeko arrapala berri bat eraikiko dute.