Basque Culinary Centerrek bere egoitza berria Grosen eraikitzearen aurka agertu da Uliako auzo elkartea
Uliako auzo elkarteak gutun bat bidali dio Basque Culinary Centerri, Manteoren ondoko orubean eraikitzekoak diren egoitza berriaren aurka daudela jakinarazteko. Garai batean ospitale zibila zegoen lursaila udalarena da, eta Basque Culinary Centerrek iazko abuztuan adostu zuen udalarekin lursailaren lagapena. Hain zuzen ere, 25.790,86 metro koadro dituen eremuan 5.500 metro koadroko zati bat zentroari utziko diote.
Operazioa kritikatu du Uliako auzo elkarteak, baita aldarrikatu ere udalaren jabetzako lursailak “Donostiako komunitateari ekipamendu sozial eta publikoak emateko” izan behar direla ere. “Propaganda eta marketin lehiaketetan xahutu ordez, zuen proiektu handiusteak garatzeko lurrak erosteko erosteko erabili zenezaketen diru hori; zuhurrago jokatu beharko zenukete, guztion onerako diren beste behar sozialei erantzuteko baitira udal jabetzako lurrak”, aurpegiratu diote Basque Culinary Centerri.