'Otsandreak' ipuina kontatuko du Amaia Zinkunegik
Korrika hasteko eta Korrika Donostiara iristeko eguna gertuago dago, eta auzoetan hasi dira giroa berotzen hasteko jarduerak egiten. Amara Berrikoek Amaia Zinkunegi Zipitria kontalari debarra gonbidatuko dute Ernest Lluch kultur etxera, bihar, osteguna. Otsandreak izeneko kontaketa eta irakurketa eskainiko du 10:00etan.
Clarissa Pinkola Estes idazle estatubatuarraren Mujeres que corren con los lobos liburutik hartutako zenbait ipuin edo istorio partekatuko ditu bertan. Kontaketa euskaraz egingo da eta jatorrizko ingeleseko testuaren itzulpena eta egokitzapena Amaia Zinkunegi berak egina da.