Alokairuen gainean "gerrako KPI"-a ez aplikatzea eskatu du Kaleratzeak Stop plataformak
Kaleratzeak STOP, Alokairu eta Inquilinos Azora plataformek ohartarazi dutenez, jada “jasanezina” den alokairuaren prezioa igo dezakete etxe jabeek “gerrako KPI”-aren igoera aplikatuz. %7,4koa izan da KPIaren igoera otsailean, azken 30 urteetako igoerarik handiena. Salatu dutenez, Azorak otsaileko berrikuspenean KPIaren igoera aplikatu du, 850 euroko batez besteko errentarako 56,37 euroko igoera aplikatuz. Igoera horren ondorioz, “familia askok ezin izango dituzte errentak ordaindu” plataformek diotenez.
Jabe txikiengana zuzendu dira plataformak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, Gipuzkoako batez besteko alokairua, estatuko altuenena, 1.137 eurokoa da eta, beraz, errenta horiek ez dira igo behar KPI hori kenduta. Idealista webgunean ere, etxe jabeei ohartarazi zaie “ez dela komenigarria” KPIaren igoera aplikatzea, hain zuzen, ez ordaintzeek gora egingo dutekakoan.
Azken 30 urteetan izan den KPIren igoerarik handiena izan da Espainiako Estatuan, energia eta oinarrizko elikagaien prezioen igoerarekin. Errusia eta Ukrainaren arteko gerrarekin lotzen den arren, urte osoa darama KPIak igotzen, eta gerraren ondorioak ez dira oraindik atzeman. Iturri ezberdinen arabera, gorantz zihoan joera hori mantendu egingo da gerrak jarraitu ezkero