Harrera Sareak kalean lo egitera deitu du berriz ere
Hainbat herritar, Gipuzkoa plazako arkupeetan lo egiten. (Argazkia: Hiritarron Harrera Sarea) Azken asteotan egin duen moduan, Hiritarron Harrera Sareak kalean lo egitera deitu ditu herritarrak, Ondarretako La Sirena aterpetxea neguko egun guztietan ireki dezatela eskatzeko. Hain zuzen ere, gaur, hilaren 10ean, aterako dira kalera lo egitera; Gipuzkoa plazan, aldundiaren arkupeetan, elkartuko dira, 21:00etan.
Otsailaren 10etik 11rako gauean egin zuten kalean lo estreinakoz, eta 60 lagun elkartu ziren Bulebarreko kioskoan. Ondoren, otsailaren 17ko gauean 40 lagun elkartu ziren Gipuzkoa plazan lo egiteko, beste horrenbeste otsailaren 24koan eta beste horrenbeste hilaren 3ko gauean.

