Egia Bizirikek auzoan dauden lan, zarata eta oztopoak kritikatu ditu: "Egia beti izan da bigarren mailako auzoa"
“Auzoa lanez, zaratez eta oztopoz inguratuta dago. Zikinkeria hautsa lokatza, makinek eragindako abarrotsa pairatzen ari gara beratakoak”. Egia Bizirik auzo elkarteak bideo bat kaleratu du, Egian azken hilabeteetan dauden obrak eta honek sortzen dituen arazoak salatzeko.
Astiñeneko zubia, Mundaizko bidea, Atotxako geltokia eta Iztuetako zubibidean aldi berean ari dira konpontzen, aurreikusitakoa baino luzeagoak izango diren lanekin. Horren ondorioz oinezkoek eta gidariek hamaika inguru egin behar dituztela diote eta gidariek ere bai.
Egia Bizirikek uste du Egia beti izan dela “bigarren mailako auzoa” eta orain, “desitxuratu eta are gehiago baztertu” dutela uste dute “Donostiako parke tematikoa edertzeko”.