Gipuzkoa plazan 42 lagunek pasa dute gaua

Hiritarron Harrera Sarearen deialdiarekin 42 lagunek bat egin dute bart gauean. Gipuzkoa plazan lo egin dute Ondarretako La Sirena aterpetxea neguko egun guztietan ireki dezatela eskatzeko.
Otsailaren 10etik 11rako gauean egin zuten kalean lo estreinakoz, eta 60 lagun elkartu ziren Bulebarreko kioskoan. Ondoren, otsailaren 17ko gauean 40 lagun elkartu ziren Gipuzkoa plazan lo egiteko, beste horrenbeste otsailaren 24koan eta beste horrenbeste hilaren 3ko gauean.